XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxingote txabolaren hondakinak.

Eladio Fernandez izan zen lehenik iritsitakoa, F. de Gamarra lagun zuela, hain zuzen.

Eskalada tirolina baten bitartez burutu zuten, Atxa-Aste-Pekatuko gailurretik.

Gamarrak dioenez, arratetiko lehen igoera zuzena urte batzuk beranduago egin zen, 1950eko Irailaren 10ean, eta A. Cortezon, E.

Bacigalupe eta Antonio F. de Gamarra izan ziren parte hartu zutenak.

Iparrekialderantz, sigi-saga doan ganadubidean gaindi, txilar, elorri eta garoaren artetik, babestoki xume batetatik igaro ondoren Atxaen eta beren lekune harritsuen oinetan dagoen mazela igotzen hasi ginen.

Brontze Arotik (K.A.ko 2000 urte) luzatzen den Egalasaburuko tumuluak aspaldiko garaiak gogora arazten zizkigun; udaldiko egun luzeetan larraldaketako artzainek beren ibilaldiak mendi honetan zehar egiten zituztenekoak. Egalasaburuko iturria.

Arratsaldeko seiak. Garaiera, 830 metro.

Bagoen artean, gure ezkerretara alanbresia genuela, behi eta txahal gorriska franko biltzen zuen mazela batetatik aurrera, 955 metroetara iritsi ginen, bidearen alde bietan arantzehesi lineak luzatzen zirelarik.

Eskuinetara, haitzean goiturik, Atxulaorko Begia genuen.

Aurrez aurre, Villaroko Elurtegitik igaroz Arrabara doan bidea.

Zuhaiztitik behera gindoazen, galtzada arrastoak zituen harrizko bide batetik, pinudian barrena, Orozko-Areatzako (Villaro) mugarri ondotik igaroz, ur-sorguneetako alderdiari inguru eginez eta Andramariortuko bagadiaren artetik genbiltzan.

Mendidendak, familiak mahai ondoan bildurik eta umeak jostaketan ikusten genituen, baita irrati eta kaseten musika eta kotxeen zarata entzun ere.

Pagomakurren geunden. Arratsaldeko zazpiak. Garaiera, 860 metro.

Gutxitan gozatu dugu hainbesteraino lurralde zabaletan, askatasunaren dastapenean.

Ostatuan, gauean, topa egin genuen ibilaldi eder harengatik. Bizitzarengatik!.